Aitaren etxea
Telesaila
Irenek etxetik ihes egitea erabakiko du 'La Casa de Mi Padre'n
A.A.
EiTB
Edurneren dendan Martin ikusten zuela jakin du aitak eta ia ia etxetik irtetea debekatu dio. Bestetik, gaurko atalean, Jose Ramon Celaya hotelera iritsiko da zaurituta.
-
Irene eta Martin
Irenek etxetik ihes egitea erabakiko du gaur gauean 'Aitaren Etxea: La casa de mi padre' telesailean. Edurneren dendan Martin ikusten zuela jakin du Luisek, neskaren aitak, eta zigortu egin du. Bestetik, Jose Ramonek, zaurituta egonagatik, Celaya hotelera iristea lortuko du.
Luis Egañak bere alaba Irenek eta Martinek elkarrekin jarraitzen dutela jakin du. Edurneren dendan elkar ikusten zutela, alegia, eta sutan jarri da. Alabari etxetik irtetea debekatuko dio eta ez duela "mutil hori gehiago ikusiko" jakinarazi dio Ireneri. Edozer egiteko gai da bere alaba Celaya familiako mutil batekin ez elkartzeko.
Hori horrela, Irenek ez du beste irtenbiderik ikusiko eta etxetik alde egitea erabakiko du. Edurneri bere erabakiaren berri emango dio, Martinekin elkartuko da eta herbesterako bidea hasiko dute biek. Baina lortuko ote dute Luisen atzaparretatik ihes egitea? Ze ondorio izango ditu bi gazteen erabaki honek?
Jose Ramon Celaya
Batzuk joaten saiatuko dira eta beste batzuk, nahi eta nahi ez etxera itzuli beharko dute. Goiz batean, Javier Celayak Jose Ramon, bere semea, aurkituko du hotelaren atze aldeko atean. Zaurituta dago eta isilik, inork ikusi gabe, etxera sartu eta gordeleku bat aurkituko dio, sendatu ahal izateko.
Horrela jakingo dugu, aurreko atalean, mendiko ermitan Tomasekin elkartu behar zuen atzerriko Eusko Jaurlaritzako lotura Jose Ramon Celaya zela. Gerra Zibila galdu ondoren, ihes egitea lortu zuen eta Amerikan bizi zen Eusko Jaurlaritzarentzako lanean. Orain, berriz, Echeguin azaldu da, zaurituta. Zer ote darabil esku artean? Lortuko ote dute ezkutatuta mantentzea, Luisek eta Guardia Zibilak bertan dagoela jakin gabe?
"Aitaren Etxea: La casa de mi padre" larunbatero emititzen da ETB2en eta eitb.eus-en aldi berean, 22:00etan hasita.
p>
p>
p>
p>