Arte[faktua]
13:00etan
Euskal Herriko historia emakumeen bitartez, gaur, "Arte[faktua]" saioan
EiTB Media
Cira Crespo historialaria eta Elena Ciordia marrazkigilea elkarrizketatzeaz gain, Sara Elias, Pako Aristi eta Joseba Elorza ere izango dituzte saioan.
-
Cira Cresporen eta Elena Ciordiaren 'Baginen' liburua. EITB Mediako bideo batetik hartuko irudia
Cira Crespo historialaria eta Elena Ciordia ilustratzailea izango dira protagonista nagusi, gaur, "Arte[faktua]" saioan. Baginen izeneko liburua kaleratu dute elkarlanean, Txalapartaren eskutik. Dibulgaziozko lan ilustratu honetan Euskal Herriko historia emakumeen bitartez kontatu dute. Argomaizko Paradorean elkartuko da Yolanda Mendiola beraiekin.
Gainera, Arte saltzaileak tartean, Gasteizko Zuloa Irudia liburu dendan izango dira, bertako Sara Eliasekin.
Bestalde, Irakurketa artea atalean, Pako Aristi idazleak irakurketaren inguruko zenbait gako emango ditu; eta ondoren, Zestoako herritar batek Pakok berorri eskainitako poema bat irakurriko du.
Horretaz gain, Joseba Elorza Orioko kaleetan zehar ibiliko da literaturaren inguruko zenbait galderarekin.
Literaturari buruzko saioa, Yolanda Mendiolak aurkeztuta, larunbatetan ikusgai 13:00ak aldera, ETB1en eta eitb.eus-en.