Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

13:00etan

Idoia Garzes kazetari eta idazlea, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Bestalde, Nerea Navarro, Itxaro Borda, Jon Arretxe eta Imanol Otaegi ere izango dituzte atal honetan.

  • Idoia Garzes kazetari eta idazlea

    Idoia Garzes kazetari eta idazlea . Argazkia: EITB Media

Idoia Garzes kazetari eta idazlea izango dute gonbidatu nagusi, gaur, "Arte[faktua]" saioan. Mendiko gaitza izeneko lehen eleberria argitaratu zuen iaz, Elkar argitaletxearen eskutik. Bertan, mendiko gailur bateko buzoian aurkitutako txartel batek desagerpen batekin lotuko du protagonista. Agustin Zubikarai beka irabaztearen ondorio da liburua. Yolanda Mendiola aurkezlea Hernaniko Saretxo jatetxearen atarian elkartuko da gonbidatuarekin.

Nerea Navarro kazetaria gehituko da Garzes eta Mendiolaren arteko solasaldira. Lagunak izatez gain, telebistan elkarrekin lan egindakoak dira. Navarrok Idoiaren lanaz duen iritzia emango du, besteak beste.

Aste honetan, Detektibegileak izeneko erreportajean, Itxaro Borda eta Jon Arretxe elkartuko dituzte, euren pertsonaiez zein nobela beltzaz hitz egiteko. Bikote ona osatuko al lukete Amaia Ezpeldoik eta Tourek?

Gainera, Imanol Otaegi Etxepare Institutuko Euskal Kulturaren Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria ere izango dute mintzalagun Apalategia tartean. Barre eginarazi dion liburuaz galdegingo diote.

Bestalde, Villabonako kaleetan barrena ibiliko da Joseba Elorza, literaturari buruzko galdera sorta batekin. Bertako auzokideen literatur generorik gustukoena zein den ezagutuko du.

Hori guztia eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.