Azpimarra
23:15ean
Hasier Arraizekin elkarrizketa, 'Azpimarra +' saioan
A.H.
EITB
Sorturen presidenteak alderdi berriaren oinarri eta helburuak aztertuko ditu Maddalen Iriarteren galderei erantzunez. Gaur gauean, 23:15ean, ETB-1en.
Sorturen biltzar eratzailearen ondoren, Maddalen Iriartek Hasier Arraiz alderdi berriaren presidente eta batzar nazionaleko burua elkarrizketatuko du "Azpimarra +" saioan, asteartean. Hitzorduan zehar, ezker abertzaleko alderdi berriaren helburuak eta oinarriak aztertuko ditu.
Elkarrizketaren ondorengo debate politikoa egingo dute Eguzki Urteaga, Eneko Andueza eta Maribel Vaquero solaskideekin, eta astearte gauero bezala Adrian Zelaiak eta Joseba Barandiaranek hartuko dute hitza albiste ekonomikoak komentatzeko.
'Azpimarra +', 23:15etik aurrera ETB-1en.