Azpimarra
Gaur gauean
Iñigo Urkulluri elkarrizketa, urteko lehenengo 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
Maddalen Iriartek egun-eguneko egoera politiko eta ekonomikoaz galdetuko dio Iñigo Urkullu Lehendakariari "Azpimarra +" saioan. Gaur gauean, 23:10ean, ETB1en.
Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du Maddalen Irairtek astearte honetan "Azpimarra+" albistegi berezian. Maddalen Iriartek egun-eguneko gai politikoen inguruan galdetuko dio eta Euskadik bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatuko du.
Horrez gain, Zelai Nikolas, Felix Arrieta eta Eider Akorta kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira eta lehendakariak jorratutako gai garrantzitsuenak aztertuko dituzte. Bestalde, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek gai ekonomikoak landuko dituzte, batez ere.
"Azpimarra+" gaur, 23:10etik aurrera, eskainiko da ETB1en.