Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

Elkarrizketa

Izaskun Bilbao eta Josu Juaristi gonbidatu, gaur, 'Azpimarra +' saioan

A.A.

EiTB

EAJko eta EH Bilduko hautagaiak elkarrizketatzeaz gain, Europako ekonomiaren erronkei buruzko solasaldia izango dute.

Europako Parlamenturako hauteskundeen ondotik, Izaskun Bilbao eta Josu Juaristi EAJko eta EH Bilduko hautagaiak hartuko ditu platoan Maddalen Iriartek, euren alderdien emaitzak aztertzeko.

Horiek elkarrizketatu aurretik, Ekai Centerren laguntzaz antolatutako solasaldia egingo dute 'Azpimarra +' saioan, Europako ekonomiaren erronkak izenburupean. Bertan, honakoek hartuko dute parte: Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria; Isabel Aspe, Eurobask-eko zuzendari teknikoa; Iñigo Bullain, EHUko Irakaslea; eta Joseba Barandiaran eta Adrian Zelaia, kolaboratzaileak.

'Azpimarra +' saioa gaur gauean, 23:15ean, izango da ikusgai, ETB1en.