Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

Ordutegi berria

"Baserria" saioaren seigarren atala, gaur, 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Lehiaketaren azken txanpan, bi taldeentzat inoiz baino garrantzitsuagoa izango da auzolan proba irabaztea, desafiora joateko arriskuari iskin egin nahi bazaio.

0:24
Auzolan proba

"Baserria" saioaren aste honetako atalean, 21:45ean, baserritarrik eta kaletarrik indartsuenak agerian geratzen hasi direla ikusiko da, lehia azken txanpara gerturatu ahala. 

Xegone eta Nataliak osaturiko bikotea izan da azken kanporatua, berehalakoan ahaztuko ez den desafio proban galtzaile suertatu ostean. Nataliak bere taldekideen artean ere ezinikusi handiak sortzen zituen arren, Bengoetxeatarrek garesti ordaindu dezakete Goienetxeatarrekiko daukaten desabantaila. 

Xabi eta Amalurren garaipena izan da talde urdinarentzat asteko albiste pozgarri bakarra. Izan ere, Ibai lehertu ostean, Eduren eta bien arteko harremana hari mehe batetik zintzilik egon liteke, azken negutegian argi ikusi zen moduan. Eduk jarrera aldatu ezean, kolokan egon liteke baserriko bikoterik berezienetakoa. 

Baserriko bizi-baldintzek ez dute lagunduko horretan. Ekaitz gogorrek eta haize bortitzek ez dute atsedenaldirik emateko asmorik, eta bi taldeentzat inoiz baino garrantzitsuagoa izango da auzolan proba irabaztea, desafiora joateko arriskuari iskin egin nahi bazaio. 

Goienetxeatarrek baserrian pasa dute astea, eta Gariren agintepean, indarberrituta iritsiko dira lehiara. Gorrien beste garaipen batek, are eta ahulago utziko lituzke Bengoetxeatarrak, baina neurriz kanpoko konfiantzarekin aritzeagatik egin dituzte lehenago ere akatsik larrienak. 

Ustekabekoz eta emozioz beteriko atala dator, gaur, 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en.