Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Marko eta Miren platoan izango dira gaurko gonbidatu nagusiak "Baserria Zuzenean" eztabaida saioan

EITB Media

Igande honetan kaleratuak izan ostean, lehiaketan izandako ibilbidea errepasatuko dute eta baztertuak sentitu diren ala ez kontatuko diote Klaudio Landari. Amaiur epaileak talde gorriak plazaratutako zalantzak argituko ditu; eta Kai Nakai abeslaria platora joango da, lehiakide bat defendatzera.

0:27
Miren eta Marko Sveta eta Zigor agurtzen

Marko eta Miren "Baserria Zuzenean" eztabaida saioren platoan izango dira gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en. "Baserria" lehiaketako edizio honetan bigarren bikote kaleratua izan dira eta, Klaudio Landarekin batera, reality-an izan duten ibilbidea errepasatuko dute; besteak beste, baztertuak sentitu diren ala ez kontatuko diote. Gainera, taldekideen komentarioei erantzun beharko diete, eta beraiek taldekideekin izan duten jarreraz ere arituko dira. Ezustea izan ote da Marko eta Miren kaleratuak izatea?

Marko eta Miren, bigarren bikoe kaleratua

Marko eta Miren, bigarren bikote kaleratua

Kolaboratzaileen iritziak ere entzungo ditugu gaurko debatean, tartean iazko hainbat lehiakiderenak. Hala, saioan izango dira Xabi Orbegozo, Amaia Barandiaran, Iratxe Lazkoz eta Joxe Etxezarreta lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez eta Txurru komunikatzaileak; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartu dituzte. Besteak beste, Markoren aita eta Telmo, Miren, Andrea, Urki eta Goikoren familiako zenbait kide eta lagun ere bertan izango dira. Bestalde, Amalur aurtengo aditu eta epailea ere debatean izango da, eta berak argituko ditu talde gorriko kideek planteatu dituzten hainbat kezka, bereziki auzolan proban bizi izandakoak.

Ohi bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ikusi ahalko dira, eta sorpresa bat ere ekarriko digu gaurko saioak: Kai Nakai izango dute platoan, aurtengo lehiakide baten laguna baita abeslaria. Zein lehiakide defendatzera joango da Kai Nakai eztabaida-saiora?

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, zuzenean, ETB1eta eitb.eus-en

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial