Baskoniako Historia bat
22:30ean
Euskaldunen ohoreaz, gauean, 'Una historia de Vasconia' saioan
A.H. | EITB
Erdi Aroan euskaldunek lortutako noblezia estatutuaz arituko da Alberto Santana historialariak gidatzen duen saioa.
Erdi Aroaren amaieran, euskaldunen gehiengoak kapareak zirela uste zuten, hau da, nobleziaren parte zirela. 'Una historia de Vasconia' saioak noblezia estatutu honen sorreraren inguruan arituko da gaur, eta nekazariez osatutako euskal gizartea noiz eta nola bihurtu zen noble azalduko du.
Alberto Santana historialariak kapare unibertsaltasun honen funtsa aztertu eta Castillan euskaldunen nobleziaren inguruan zuten iritzia ere azalduko du.
'Una historia de Vasconia' saioa igande honetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.