Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Garaizabal enologoa, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, bizikletari buruzko istorioak izango dituzte mintzagai, saioaren lehen tartean.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Mikel Garaizabal enologoa izango dute gonbidatu ETB1eko "Biba Zuek!" saioan. Garaizabal ardo-kulturaren dibulgatzailea, irakaslea eta sommelierra da. Ezaguna da Euskal Herriko hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, idatzi dituen liburuengatik eta gidatzen dituen dastaketa-saioengatik. Sari ugari jaso ditu, eta horren guztiaren inguruan hitz egingo du Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin.

Aurretik, bizikleta izango dute protagonista saioaren lehen atalean; hain zuzen ere, bizikletari buruzko istorioak. Platoan izango dituzten gonbidatuentzat bizikleta ametsa da kasu batzuetan, pasioa bestetan eta desira bat lortzeko baliabidea ere beste hainbatetan. Gonbidatuek kontatuko dute zergatik, nola eta zertarako.

Azkenik, Jon Artanoren eskutik, Bulgaria bisitatuko dute eta Sofian bizi den euskaldun bat ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.