Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Kirmen Uribe idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan argazkigintza pasioz bizi duten bi lagun hartuko dituzte: Eli Garmendia eta Inocencio Goikuria.

  • Kirmen Uribe idazlea

    Kirmen Uribe idazlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, bizitzari argazkiak ateratzen dizkieten gonbidatuak izango dituzte. Eli Garmendia, esaterako, bere bikotekidearekin batera eta bestera ibiltzen da autokarabana batean, herritarrei erretratuak eginez. Inocencio Goikuria, ETBko "Eguraldia" tartean agertzen diren argazki askoren egilea da. Biak euren pasioaz arituko dira saioaren lehen zatian. 

Ondoren, Kirmen Uribe hartuko dute platoan. New Yorken bizi den idazlea Euskal Herrian dagoela aprobetxatuz, bere proiektuen berri solas egitera gonbidatu dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. 

"Biba Zuek! " saioa 18:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.