Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gaztedi sokatira taldea protagonista, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Oier Bilbao eta Hodei Fernandez hartuko dituzte gonbidatu Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Getxon jokatutako Munduko Sokatira Txapelketan lortutako emaitzei buruz hitz egiteko.

  • Gaztedi sokatira taldeko kideak Getxon jokatutako Munduko Txapelketan

    Gaztedi sokatira taldeko kideak Getxon jokatutako Munduko Txapelketan

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Gaztedi sokatira taldeko Oier Bilbao eta Hodei Fernandez elkarrizketatuko dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Laukizko taldeak hilabete honetan bertan jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan lortu dituen emaitza bikainak errepasatuko dituzte, bi txapel irabazi baitituzte. 

Elkarrizketan lagun izango dituzte Antton Telleria, Vidal Salcedo eta Aritz Ganboa. Aurretik, Jon Artanok Erasmus egiten ari den gazte batekin hitz egingo du. 

Saioaren lehen zatian, sarean, Interneten, saretuta edo harrapatuta bizi diren gazteen hainbat egoera aztertuko dute Asier Maia bidaidearen laguntzarekin. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.