Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

Alex Sardui abeslaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, hurbileko familiakoen heriotzari buruz arituko dira santu guztien egunaren biharamunean.

  • Alex Sardui

    Alex Sardui. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Alex Sardui abeslari eta musikari gernikarra izango dute gonbidatu. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak bete-beteko elkarrizketa egingo diote Gatibuko abeslariari. Iaz 20 urte bete zituen taldeak eta martxorako aurreikusita zuten kontzertu berezia 2021eko azaroaren 13ra atzeratu behar izan zuten pandemia zela eta. Kontzertu berezia izango da, 20+1 urte ez direlako egunero betetzen. Horrez gain, esku artean dituen proiektuei buruz arituko zaigu.

Lehen orduan, heriotzari buruz hitz egingo dute, Santu Guztien egunaren biharamuna da eta. Platoan izango ditugun testigantzak hurbileko familiakoen heriotzari buruz arituko dira eta Maitane Ormazabalekin galdera desatseginak egingo ditugu. Izan ere, beti izaten dira egin nahi baina ausartzen ez garen galderak.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.