Biba Zuek
18:00etan
Karmele Gisasola eta Iker Vicente Sherpa.ai aizkora txapelketako irabazleak, gaur, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gainera, Pink Force Day ekimena ezagutuko dute Gipuzkoako odol emaileen aldeko ekimen solidarioa.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media
Karmele Gisasola eta Iker Vicente Sherpa.ai aizkora txapelketako gizonezkoen eta emakumezkoen irabazleak izango dira gaur "Biba Zuek!" saioko gonbidatuak. Bilbon ospatutako finalean, gizonezkoetan sei aizkolarik eta emakumezkoetan hiru aizkolarik hartu dute parte.
Horrez gain, Jon Artanorekin Ehrasmus! atalean Sevillara joango dira eta Nora Alonsorekin hitz egingo dute. Sevillan hain ezagunak diren prozesioak erakutsiko ditu Norak, prozesioa nola bizi duten, zer egiten duten eta nola janzten diren azalduko du.
Lehen orduko gaia Pink Force Day izango da. Hainbat ekitaldi eta kontzertu antolatu dira odol-ematea bultzatzeko eta bertako antolatzaile eta parte hartzaileak izango dituzte platoan ekimenari buruz hitz egiteko.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.