Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Hodei Ezpeleta aizkolaria, "Biba Zuek!" saioan, gaur arratsaldean

EITB Media

Neomak taldeko kideak eta Roberto eta Miren Etxeberria ere izango dituzte gonbidatu, koplei buruz hitz egiteko.

  • Hodei Ezpeleta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    Hodei Ezpeleta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Hodei Ezpeleta Euskal Herriko aizkolari txapelduna elkarrizketatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gaurko "Biba Zuek!" saioan. Familiatik datorkio Hodei Ezpeletari aizkorarako zaletasuna, bere aita Ernesto Ezpeleta Bihurri baita. Eibartarra umetatik hasi zen plazan lehiatzen, eta azken txapelketan Xabier Zalduari irabazi zion, 37 segundoren aldearekin.

Lehen orduan, koplei buruz hitz egingo dute; horretarako, Neomak taldeko kideak eta Roberto eta Miren Etxeberria etorriko dira platora. Koplak izan duen garapena eta gaur egun duen egoerari buruz hitz egingo dute. Gainera, Asier Maia bidelaguna ere izango da platoan.

"Biba Zuek!", 18:00etatik 20:00etara, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.