Biba Zuek
18:00etan
Ugaitz Mugertza, euskal duatloi txapelduna, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Lehen orduan, Miamin itxi berri duten Dania Jai-Alai pilotalekua hartuko dute hizpide, bertan zesta-puntan jokatu duten hiru jokalarirekin.
-
Ugaitz Mugertza. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Lehen Euskal Duatloi Txapelketa jokatu berri da, eta bertako txapelduna, Ugaitz Mugertza, elkarrizketatuko dute gaur arratsaldean Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak "Biba Zuek!" saioan.
Lehen orduan, zesta-puntari buruz hitz egingo dute, Miamin itxi berri duten Dania Jai-Alai pilotalekua hizpide hartuta. Horretarako, bertan zesta-puntan jokatu izan duten hiru jokalari ekarriko dituzte platora.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.