Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Olaia Urtiaga kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, esklerosi anizkoitza landuko dute.

  • Olaia Urtiaga kazetaria

    Olaia Urtiaga kazetaria. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Olaia Urtiaga kazetaria izango dute "Biba Zuek!"eko platoan gonbidatu. Ibilbide luzea darama Euskal Irrati Telebistan. Telebistan hasi zen arren, azken urteotan Euskadi Irratian dabil lanean. Zehazki, "Baipasa" irrati saioa aurkezten du 2020az geroztik.

Lehen orduan, esklerosi anizkoitza landuko dute. Horretarako, gaixotasuna gertutik bizi duten gonbidatuak izango dituzte platoan eta euren esperientzia eta bizipenak kontatuko dizkigute. Gainera, Maitane Ormazabal platoan izango da "mintzen gaituzten galderak" egin eta gai hau lantzeko.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.