Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

EITB Taldea

Telebista eta mugikorraren arteko aldibereko "Biba Egunean Behin" finalak ia 27.000 jokalari izan ditu

EITB Media

Lehiaketarekin 76.000 lagunek egin zuten bat uneren batean ETB1en.

3:33
Erik Gartzia ospatzen

Astearte gauean, "Biba Egunean Behin" lehiaketaren hirugarren final sinkronizatua eskaini zuen ETB1ek eta berriro ere partaidetza arrakastatsua izan zuen: 26.980 lagunek jokatu zuten telebista eta telefono mugikorraren bidezko aldibereko lehiaketa handia. ETB1 jolas esperientzia berritzaile honen sustatzaile nagusia izan da eta hirugarrenez zuzenean eskaini du Egunean Behin galdera-erantzun lehiaketaren final erraldoia telebistan.

Halaber, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak telebista audientzia bikaina izan zuen: % 4,1ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 12,9ko kuota. Gainera, 76.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Telebistako platoan hiru bikote aritu ziren zuzenean jolasten, telefono mugikorretatik konektatu ziren milaka lehiakideekin batera: Iban Garcia eta Maite Azpiazu, Alex Sardui eta Maren, eta Sua Enparantza eta Tessa Andonegik osatutako bikoteak aritu ziren.

Horrez gain, 20 onenek jokatu zuten partidan Erik Gartzia, Jon Arroyo eta Alba Estrado txapeldunak ere aritu ziren platoan eta, hain zuzen ere Erik Gartzia izan zen txapeldun hadia. 2.000 euroko bidaia txartela eraman zuen berak. Parte hartzaileen artean zozketatutako saria (bidaia egiteko 1000 euro), berriz, Txomin-abatarrarentzat izan zen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista