Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabi Solano musikaria, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, Uztapide bertsolaria gogoratuko dute.

  • Xabie Solano musikaria

    Xabie Solano musikaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Xabi Solano izango dute gonbidatu. AMAK taldearekin elkarlanean, hainbat kontzertu eskaini ditu azkenaldian, eta elkarrekin zenbait abesti berri atera dituzte. Esne Beltzaren disko berriaren grabaketa lanetan ere badabil, eta irailaren amaieran publikatuko dute lana. Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin, bere ibilbidea errepasatu eta eskuartean dituen proiektuez arituko da.

Lehen orduan, Uztapide bertsolariari buruzko solasaldia egingo dute. Horretarako bi gonbidatu berezi izango ditugu: Pako Aristi idazlea, Nire Uztapide liburuaren egilea, eta Joxe Kruz Ezeiza, "Kaxka", Uztapide ahotsik gabe gelditu zenean haren bertsoei ahotsa jartzen ziena.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.