Biba Zuek
18:00etan
Aritz Egea korrikalari urretxuarra, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Bestalde, ekainaren 21a Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Eguna izango denez, Ibon Galarraga, Jon Axpe eta Unai Bosch izango dituzte gonbidatu gaitz honi buruz hitz egiteko.
-
Aritz Egea korrikalaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Aritz Egea korrikalari urretxuarra izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan. Azken aldian egin dituen lasterketetan, bere mailari eusten jakin du; Zegama-Aizkorrin, euskaldunen artean lehendabizikoa izan zen, eta Euskadi Trail irabazi zuen. Elkarrizketan bere ibilbidea oparoa errepasatuko dute.
Bestalde, lehen orduan, AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa) gaitzari buruz arituko dira. Izan ere, ekainaren 21a AEAren Nazioarteko Eguna izango da, eta "Dale KandELA" eta Bermeoko txirrindulari taldeak, larunbat honetan, EAEko hiru hiriburuak zeharkatuko dituzte antolatu duten ibilbide batean. Aitzakia horrekin, gai hau landuko dute, eta, horretarako, hiru gonbidatu izango dituzte saioan: Ibon Galarraga "Dale KandELA"ko kidea, Jon Axpe Bermeoko txirrindularia eta, azkenik, AEA duen Unai Bosch.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.