Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Alex Txikon eta 'Bihurri' kirolariak, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Donostiako Peñaflorida institutuan martxan jarri duten erronkaz arituko dira: astebetez mugikorrik gabe bizitzea.

  • Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkezten dute "Biba Zuek!"

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Euskal Herriko bi kirolari handi izango dituzte "Biba Zuek!" saioan gonbidatu; alde batetik, Alex Txikon alpinista eta aizkolaria, eta bestetik, Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolaria. Izan ere, bihar, osteguna, aizkora modalitate ezberdinetako erakustaldia dute Oiartzunen, eta Izeta eskolako harri jasotzaileak ere bertan izango dira.

Lehen orduan, Donostiako Peñaflorida institutuan martxan jarri duten erronka bat izango dute hizpide: astebetez mugikorrik gabe bizitzea. Horretarako, egitasmoan parte hartu duten irakasle zein ikasleak izango dituzte gonbidatu.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.