Itxi

Bost Baietz!

Aste honetan

'Bost Baietz!' saioa Euskal Herrian zehar ibiliko da aste honetan

Aste honetako saioetan Bermeo, Balmaseda, Donostia, Elgoibar, Ordizia, Portugalete eta Usurbilen grabatutako atalak ikusiko ditugu.

Aste honetan Julian Iantzi honako herri eta ekitaldietan ikusteko aukera izango dugu ETB1en 21:15etatik aurrera:

- Asteartean: Bermeoko Arrain Azoka, Balmasedako Erdi Aroko Azoka eta Donostiako EHUko campusa.

- Ostegunean: Elgoibarko Trinitate Jaiak, Ordiziako Azoka, Bermeoko Arrain Azoka.

- Ostiralean: Portugaleteko Ibilaldia, Ordiziako Azoka eta Bermeoko Arrain Azoka.

Lehiakideak kalean bertan harrapatuko ditu Iantzik. Bost minututan hainbat galdera egingo dizkie parte hartzaileei eta hauek dirua irabazteko aukera izango dute. Denetariko galderak izango dira kultura, kirolak, geografia, gaurkotasun albisteak… baina asko Euskal Herriarekin lotura dutenak izango dira. Hasieran errazagoak eta aurrera egin ahala zailduz joango dira.

Herritarrek erantzun zuzena bota beharko dute, bakarrik jokatu dezakete baina ondotik pasatzen den edonori ere laguntza eskatu diezaioke. Zenbat eta arinen erantzun galdera gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko aukera izango dute.

Bost minutuko erronda amaitu ondoren, lehiakideak bi aukera izango ditu: diruarekin planto egin edo proba baten parte hartu lortutako dirua bikoiztu edo dena galtzeko arriskuarekin.

Saioan grabazioak non egingo diren edo nola parte hartu jakin nahi dutenek bostbaietz@eitb.com helbidera idatzi dezakete.

'Bost Baietz!' saioa astelehenetik ostiralera emititzen da ETB-1en 21:15ean.