boxeo izarrak
23:40ean
Chavez Handiaren semea, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Julio Cesar Chavez eta Brian Vera boxeolarien arteko neurketa gogorra eskainiko du saioak.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea
Gaur gauean bi borrokaldi bikain eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak. Lehenengo eta behin, Julio Cesar Chavez gaztea eta Brian Vera ikusiko dituzte ikus-entzuleek. Chavez handiaren semeak 46 borrokaldi irabazi ditu, bat galdu eta beste bat berdindu. Lau aldiz izan da munduko txapeldun. Vera estatubatuarrak berriz, 23 neurketa irabazi ditu eta 6 galdu. Norgehiagoka benetan gogorra eta ikusgarria izango da.
Bigarren neurketan, Orlando Salido eta Orlando Cruz arituko dira superluma pisuko munduko titulua jokoan dagoela. Salido mexikarra lau bider izan da munduko tituluaren jabe.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 23:40etik aurrera ETB1en.

