Itxi

boxeo izarrak

00:05ean

Kruzero pisuko munduko txapelketa, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Hasteko, Marco Huck-Mirko Larghetti borrokaldia eskainiko da, eta ondoren, Tony Conquest-Ovill McKenzie  borrokaldia, Commonweltheko gerrikoa jokoan dutela.

Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioak Marco Huck alemaniarraren eta Mirko Larghetti italiarraren arteko borrokaldia eskainiko du lehenik eta behin. Huck 13 aldiz izan da munduko txapeldun, 37 garaipen lortu ditu guztira, eta bitan bakarrik galdu du. Larghettik, ostera, aurrenekoz jokatuko du titulu hori, baina orain arte jokatu dituen borrokaldi guztietan nagusitu da.

Saioak eskainiko duen bigarren norgehiagoka britainiarren arteko lehia izango da. Tony Conquest eta Ovill McKenzie boxeolariek Commonweltheko gerrikoa izango dute jokoan.

Bukatzeko, orain arteko neurketa guztiak irabazi dituen alemaniar gazte bat ezagutuko dute 'Boxeo Izarrak' saioan: Dennis Ronert. 22 urteko boxeolariak 21 borrokaldi egin ditu, eta denetan atera da garaile.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista