boxeo izarrak
Gaur
Bernard Hopkins-S. Kovalev norgehiagoka, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Muhammad Aliren hiru borrokaldi bikain gogoratuko ditu saioak.
Bernard Hopkinsek 50 urte bete dituela eta, bere azken borrokaldia eskainiko du aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak. Sergey Kovalev errusiarraren aurka neurtu zituen indarrak orain pare bat hilabete, pisu erdi astuneko hiru gerriko jokoan zeudela. Kovalevek ez du oraindik borrokaldirik galdu. Bernard Hopkins historian izan den munduko txapeldunik zaharrena da eta guztira 26 aldiz izan da munduko tituluaren jabe.
Saioaren bigarren zatian, Muhammad Alik 73 urte betetzen dituela aitzakiatzat hartuta, hiru neurketa eskainiko ditu saioak: Sonny Liston, Chuck Wepner eta Ron Lylen kontra egindakoak.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:20etik aurrera ETB1en.
ong>