boxeo izarrak
Gaur gauean
Tim Bradley eta Diego Chavesen borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Bradley Skeete eta Tobia Loriga boxeolarien arteko Welter Pisuko Kontinente-arteko Txapelketa eskainiko du saioak.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Tim Bradleyren eta Diego Chavesen arteko borrokaldi bikaina eskainiko du. Tim Bradley hamar aldiz izan da munduko tituluaren jabe eta boxeolari handiak menperatu ditu, besteak beste, Juan Manuel Marquez eta Manny Pacquiao. 31 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du. Diego Chaves argentinarraren zenbakiak hauexek dira: 23 garaipen eta bi porrot. Boxeolari gogorra, arriskutsua eta ausarta da. Begirik kendu gabe ikusi beharreko norgehiagoka izango da.
Bigarren borrokaldia Welter pisuko Kontinente-arteko Txapelketa bat izango da. Bradley Skeete britainiarrak eta Tobia Loriga italiarrak neurtuko dituzte indarrak. Skeete, orain arte egin dituen 15 neurketetan nagusitu da.
Azkenik, Vyacheslav Shabransky ukrainarra ezagutuko dute. Los Angelesen bizi da gaur egun eta profesional mailan egindako 10 borrokaldietan garaile atera da.
'Boxeo Izarrak', 00:15etik aurrera, ETB1en.