Itxi

boxeo izarrak

Gaur

Konbate historikoak dakartza asteon 'Boxeo Izarrak' saioak

A.A.

EiTB

Sugar Leonard, Mano de Piedra Duran, Muhammad Ali eta Bob Foster borrokan ikusteko aukera izango dugu.

Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioaren emanaldiak bi atal ezberdin izango ditu. Lehenengoan, antzinako bi borrokaldi eskainiko ditu. Bata, Roberto Mano de Piedra Duranek eta Sugar Leonardek egindako bigarren borrokaldia, aste honetan bete baitira 35 urte neurketa historiko hura egin zutenetik. Bestea, Bob Fosterrek Muhammad Aliren aurka 1972an egindakoa. Bob Foster azaroaren 21ean hil zen 77 urte zituela. Bere garaian, 15 aldiz izan zen munduko tituluaren jabe pisu erdi astunean, eta pisu handietan Frazier eta Aliren aurka boxeatu zuen.

Saioaren bigarren zatian, gaur egungo boxeolariak ikusi ahal izango ditugu. Esate baterako, pisu erdi astuneko Ameriketako txapelketa, Vasily Lepikhin eta Isaac Chilemba protagonista direla, eta pisu astuneko Europako Txapelketa. Aurrez-aurre, Michael Wallisch alemaniarra eta Fabio Tuiach italiarra.

Gauerditik aurrera izango da ikusgai 'Boxeo Izarrak' saioa ETB1en, Pedro Mari Goikoetxeak gidatuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista