Itxi

boxeo izarrak

Gaur, 00:15ean

David Haye-Tony Bellew pisu astuneko neurketa, 'Boxeo izarrak' saioan

EITB

Horrez gain, David Allen-David Hower eta Scott Fitzgerald-Adam Jones norgehiagokak eskainiko ditu saioak.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak David Haye eta Tony Bellew britainiarrek martxoaren 4an egin zuten norgehiagoka bikaina eskainiko du. Haye munduko txapeldun izan zen kruzero pisuan eta pisu astunean, eta Bellew kruzero pisuko boxeolari onenetakoa da gaur egun. Gainera, bi boxeolariek erakutsi duten elkarrenganako gorrotoak interes handia piztu du boxeo munduan.

Norgehiagoka horren ostean, pisu astuneko beste borrokaldi bat eskainiko du 'Boxeo Izarrak'ek: David Allen eta David Hower boxeolarien artekoa.

Saioa osatzeko, Scott Fitzgerald eta Adam Jones borrokalariek egin zuten neurketa eskainiko dute.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista