Itxi

boxeo izarrak

Boxeoa

Pisu erdiastuneko eta superarineko txapelketak, gaurko 'Boxeo Izarrak'en

EiTB

Ostiraleko atalean, besteak beste, Oleksandr Gvozdyk-Yunieski Gonzalez eta Terence Crawford-Julius Indongo borrokaldiak izango dira ikusgai 00:15etik aurrera.

Gaur gauean,  'Boxeo Izarrak' saioak pisu erdiastuneko eta superarineko txapelketak eskainiko ditu. Hasteko, Oleksandr Gvozdyk eta Yunieski Gonzalez boxeolarien arteko pisu erdiastuneko norgehiagoka izango da ikusgai. Gvozdyk ukrainarrak brontzezko domina eskuratu zuen Londresen, eta profesional mailan egindako 12 borrokaldiak irabazi ditu. Gonzalez kubatarraren zenbakiak hauexek dira: 18 garaipen eta galdutako bi.

Bigarren norgehiagoka pisu superarineko munduko txapelketa izango da. Guztira lau gerriko egongo dira jokoan, eta borrokaldirik galdu ez duten bi boxeolarik neurtuko dituzte indarrak: Terence Crawfordek eta Julius Indongok. Biak dira munduko tituluaren jabe.

Saioa osatzeko, beste bi borrokaldi eskainiko dituzte: pisu ertainean, Gabriel Rosadoren eta Antonio Gutierrezen arteko norgehiagoka, batetik, eta Jake Lamottaren eta Ray Sugar Robinsonen arteko neurketa historikoa, bestetik.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan emititzen da, 00:15 aldera, ETB1en.

g>