boxeo izarrak
ETB1en, 00:50ean
Pisu ertaineko borrokaldi ikusgarria eta euskal boxeolariak, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.| EiTB
Cesar Nuñez eta Ander Amatriain nafarrek abenduaren 2an egin zituzten borrokaldiak izango dira ikusgai.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea, Boxeo Izarrak saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB
David Lemieux eta Marco Reyesen arteko norgehiagokarekin hasiko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Lemieux, munduko txapeldun izandakoa da eta jotzaile handia. Bere 37 garaipenetatik 33 k.o bidez lortu baititu. Marco Reyes mexikarrak bere herrialdeko boxeolarien ezaugarriak ditu (kementsua eta hartzaile gogorra). Jarraian, britainiarren arteko borrokaldia: Martin J. Ward eta Anthony Cacace izango dira aurrez aurre.
Saioa osatzeko, Cesar Nuñez eta Ander Amatriain nafarrek joan den abenduaren 2an egin zituzten borrokaldiak eskainiko dituzte.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna 00:50ean ETB1en ikusgai izango den saioan.
ngo den saioan.