Itxi

boxeo izarrak

00:00etan

Lomachenko – Teofimo Lopez, aurrez aurre aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan

EITB MEDIA

Emanaldiaren bigarren zatian, Duke Ragan boxeolari estatubatuarraren bi neurketa eskainiko dira.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea.

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB MEDIAren bideo batetik hartutako irudia.

Aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan garrantzi handia izango du pisu arineko munduko txapelketak.

Vasily Lomachenko, bi aldiz txapeldun olinpikoa eta profesional mailan 13 aldiz munduko tituluaren jabe izandakoa, Teofimo Lopezen aurka arituko da. Ukrainarra boxeolaririk onenen artean dago eta bi gerriko lortu ditu, eta Lopez nazioarteko erakunde baten txapelduna da eta egindako 15 borrokaldiak irabazi ditu. Sekulako ikusmina sortu duen norgehiagoka izango da ikusgai ostiral honetako saioan.

Emanaldiaren bigarren zatian, Duke Ragan ezagutuko dute ikus-entzuleek. 2017an afizionatu mailako munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen mutil gazte horrek profesional gisa egin dituen aurreneko bi neurketak eskainiko dira.

Manu Maritxalarrek eta Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:00etan, ETB1en.