Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Welter pisuko boxeolariei eskainitako "Boxeo Izarrak" saioa, gaur gauean

EITB Media

Lopez Vs Santana, Zayas Vs Martin eta Rosario Vs Villanueva borrokaldiak izango dira ikusgai gauerditik aurrera.

  • Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar, platoan

    Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioak bi atal izango ditu. Lehenengoan, eskarmentu handiko bi boxeolari izango dira protagonista nagusiak. Bigarrenean zatian, atzetik indartsu datozen gazteengan jarriko dute arreta.

Hasteko, Josesito Lopez eta Francisco Santanaren arteko norgehiagoka eskainiko du ETB1ek. Lopezek 2003an egin zuen debuta profesional mailan eta hiru bider jokatu du munduko txapelketa, baina ezin izan du gerriko hori lortu. Santanak lortu duen gerriko bakarra nazioartekoa izan da.

Norgehiagoka honen ondoren, etorkizun bikaina daukan 18 urteko mutil bati buruz arituko dira, Xander Zayas. Afizionatu mailan bitan izan da Estatu Batuetako txapeldun eta profesional legez egin dituen sei neurketak irabazi ditu. James Martinen aurka neurtuko ditu indarrak.

Amaitzeko, beste bi gazteren arteko borrokaldia eskainiko dute, Omar Rosario eta Uriel Villanueva izango dira aurrez aurre.  

Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar gidari, "Boxeo Izarrak" saioa gaur da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.