boxeo izarrak
23:30ean
Muhammad Aliren bilobaren debuta eta munduko bi txapelketa, gaur, "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Nico Ali Walsh, Jordan Weeks, Lindolfo Delgado, Miguel Zamudio, Emanuel Navarrete, Jeo Santisima, Shakur Stevenson eta Jeremiah Nakathila izango dira aste honetako saioaren protagonistak.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea saioako gidariak. EITB Media
Ali handiak badu oinordekoa boxeo munduan. Bere biloba batek orain aste batzuk debutatu zuen profesional maila. Bere izena Nico Ali Walsh da, 21 urte ditu eta pisu ertainean aritzen da. Berari eskainiko diote "Boxeo Izarrak" saioaren lehen zatia gaur gauean.
Bigarren norgehiagokan, Lindolfo Delgado mexikarra ezagutuko dugu, orain arte egindako 12 borrokaldiak irabazi dituen mutila. Beste mexikar baten aurka neurtuko ditu indarrak: Miguel Zamudio.
Hirugarren neurketan, Emanuel Navarrete eta Jeo Santisima arituko dira, superoilar pisuko munduko gerrikoa jokoan dagoela. Navarrete, gaur egungo txapeldunik sendoenetako bat da.
Azkenik, Shakur Stevenson eta Jeremiah Nakathilaren arteko beste munduko txapelketa bat izango da ikusgai. Stevensonek 15 borrokaldi egin ditu eta denetan lortu du garaipena. Afizionatu mailan ere bikain ibili zen eta, besteak beste, Joko Olinpikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatuko dute saioa 23:30etik aurrera ETB1en.