Burubero
Saio bereziak
Famatuen aste berezia, 'Burubero' saioan
A.E.|EiTB
Ilaski Serrano, Ibon Gaztañazpi, Sebastian Lizaso, Izaro Iraeta, Zigor Iturrieta, Reyes Prados, Julen Telleria eta Karmele Larrinaga arituko dira bertan.
Gaurtik aurrera (urtarrilaren 16tik 20ra), 'Burubero' bereziak ikusi ahalko dira. Hilabetean behin egingo diren aste berezietako lehenengoa izango da. Kasu honetan, ETBko aurpegi ezagunak arituko dira lehian.
Gaur eta asteazkeneko saioetan, Ilaski Serrano, Ibon Gaztañazpi, Sebastian Lizaso eta Izaro Iraeta ikusiko ditugu. Astearte eta osteguneko saioetan, Zigor Iturrieta, Reyes Prados, Julen Telleria eta Karmele Larrinaga arituko dira. Denen helburua berdina da: EiTB Maratoirako 5.000 euroko saria eskuratzea.
Otsailean, martxoan eta apirilean ere, aste bereziak izango ditugu, parte-hartzaile bereziekin guztiak.
Aste berezi hauek ohiko ordutegian egongo dira ikusgai, 19:00etatik 20:00etara.
Bereziak eskaintzen ez diren egunetan, 'Burubero' saioak bere eguneroko lehiaketarekin jarraituko du. Egunero 1.000 euro egongo dira jokoan, eta hainbat pertsonak izango dute parte hartzeko aukera.
'Burubero' 19:00etan izaten da ikusgai egunero, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.
-en.