Itxi

Debatea

22:15ean

Kontzertu ekonomikoaz, gaurko 'Debatea'n

A.H.

EITB

Klaudio Landak gidatutako saioan botiken kopagoaz ere arituko dira solasean.

Gaurko 'Debatea' saioan kontzertu ekonomikoa hartuko dute hizpide. Pere Navarrok, PSCko idazkariak, Euskadiko Kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako akordioak deuseztatzea eskatu zuen, bere esanetan, komunitate ezberdinen arteko pribilejiorik izan ez dadin.

Ia aho batez kontra agertu zitzaizkion Euskal Herriko alderdiak, baina egunak aurrera pasa ahala, zirrikituak zabaldu dira. Kontzertua defendatu bai, baina kupoa berrikustearen aldeko ahotsak entzun baitira.

Botiken kopagoaz ere arituko dira Klaudio Landaren 'Debatea'n, besteak beste, Maria Eugenia Arrizabalaga, Rebeka Ubera, Gorka Maneiro eta Andoni Unzalu solaskideak.

'Debatea' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.