Debatea
ETB1
Martin Garitano 'Debatea' saioko gaurko gonbidatua izango da
M.A.
EiTB
Bi urte igaro dira Gipuzkoako Foru Aldundira heldu zenetik eta bere lanaren balorazioa egingo du.
-
Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko du gaur gauean Klaudio Landak 'Debatea' saioan. Garitanok, agintaldia erdia bete berri du eta legealdiaren aurreneko bi urteetako balantzea egingo du ETB1eko saioan.
Bi urte pasa dira Gipuzkoako Diputaziora heldu zenetik eta iragan hurbilaz eta etorkizunaz hitz egingo du. Bakegintzaz, fiskalitateaz, hondakinen kudeaketaz eta beste hainbat gairi buruz ere galdetuko dio Klaudio Landak.
Bestalde, Zizurkilen egin duten atez-atekoaren inguruko herri galdeketak berriro ere piztu du polemika.
Hortaz eztabaidatzeko, besteak beste, Florez Aoiz, Garbiñe Biurrun, Luis Haranburu Altuna, Ainhoa Beola, Ramon Etxezarreta eta Patxi Amantegi izango dira mahai inguruan.
Klaudio Landak 22:15etik aurrera gidatuko du ETB1eko 'Debatea' programa.