Debatea
22:15ean
Euskadi, etorkizunera begira, gaurko 'Debatea'n
EITB
Euskadiren estatus politiko berriaz arituko dira Xabier Usabaigak gidatzen duen asteroko solasaldian.
Estatus politiko berriari buruzko lantaldean akordioa lortuko al dute EAJk eta PSE-EEk ala martxoaren bukaerara akordiorik gabe iritsiko gara? Gaur gauean, ezbai horiek guztiak argituko dira Eusko Legebiltzarrean, eta 'Debatea' saioan luze eta zabal jorratuko dituzte.
Gernikako Estatutua agortuta al dago? Euskadik estatus politiko berria behar du? Nolakoa izango da estatus politiko hori? Gernikako Estatutuaren jaiotza gertutik bizi izan zuten politikari beteranoen iritzia jasoko du 'Debatea'k, eta halaber, gaur egungo politikari gazteek estatus politiko berriak nolakoa izan beharko lukeen azalduko dute.
Eztabaida politikoarekin batera, arlo soziologikoa ere aztertuko du saioak. Izan ere, Euskadin bost gaztetik batek izango ditu seme-alabak etorkizunean. Europako datu baxuenetariko bat. Horiek horrela, Euskadik ba al du etorkizunik? Estatus politiko berria norentzat izango da?
Galdera horiek guztiak erantzuteko, honako solaskide hauek hartuko dute parte 'Debatea'n: Andoni Unzalu informatikaria, Luis Haranburu Altuna idazlea, Galder del Campo abokatua, Ricardo Crespo, Usurbilgo zinegotzia eta PSEko Gazte Kontseiluko kidea, Josu Mendikute EGIko kidea eta Tasio Erkizia Sortuko kidea, besteak beste.
'Debatea' gaur emitituko da 22:25etik aurrera ETB1en.