Itxi

Debatea

ETB1, 22:15

Gaurkotasun politikoa aztergai, gaurko 'Debatea' saioan

A.A.

EiTB

Euskal alderdi politikoetako ordezkariak eta zenbait kazetari bilduko dira solasaldian, Xabier Usabiagarekin batera.

  • Xabier Usabiaga aurkezlea

    Xabier Usabiaga aurkezlea

Ikasturte politiko berriaren abiapuntu izango den Politika Orokorreko Eztabaidaren harira, gaurkotasun politikoari begira jarriko da gaur 'Debatea' saioa, 22:15etik aurrera, ETB1en. Euskal alderdi politikoetako ordezkariak bilduko ditu saioak. Horiez gain, politikarien iritzietan nabardurak bilatzeko, Xabier Usabiaga aurkezleak euskal kazetari ezagunak izango digu laguntzaile.

Eskoziak eta Kataluniak politikaren lehen lerroan kokatu dute erabakitze eskubidearen afera, eta lehendakariak ez du ekidingo Euskadirako estatus politiko berri baten eztabaida Eusko Legebiltzarrean egingo duen agerraldian. Ekonomia ere izango du hizpide. Krisi ekonomikoaren ondorioz Euskadiko industria ahalmena ahuldu egin da eta Eusko Jaurlaritzak aurrekaririk gabeko neurriak hartu behar izan ditu. Eta, hirugarrenik, Bakea eta Elkarbizitza ere aintzat hartuko ditu Urkulluk.

Hiru hari nagusi lehendakariak eztabaidara aurkeztuko dituenak, Legebiltzarrak berak ere bi aldaketa nagusi dituela. Batetik, Laura Mintegi ez da EH Bilduko bozeramaile izango. Bestetik, Euskadiko Alderdi Sozialistak idazkari nagusi berria du, Idoia Mendia, sozialisten eta jeltzaleen arteko orain arteko akordioak kolokan jarri dituena. Hori guztia, heldu den urteko maiatza inguruan egingo diren udal eta foru hauteskundeak baldintzatuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea