Itxi

Debatea

22:45ean

Azken egunetako gertaera politikoak aztergai, gaurko 'Debatea'n

EITB

Xabier Usabiagak aurkezten duen saioak, besteak beste, ezker abertzaleko abokatuen kontrako polizia-operazioa eta Auzitegi Gorenak zigorrak batzearen inguruan hartutako erabakia aztertuko ditu.

0:09

Aspaldian ez bezala, aste nahasia izan da hau euskal politikagintzan, eta azken egunetako gertaeren inguruko solasaldia eta hausnarketa egingo dute gaur 'Debatea' saioan.

Larunbatean, presoen sakabanaketaren kontrako manifestazioak milaka pertsona bildu zituen Bilboko kaleetan. Astelehenean, ezker abertzaleko hainbat abokatu atxilotu zituzten Mate polizia-operazioan. Asteartean, Auzitegi Gorenak ezetz esan zion presoek Frantzian bete dituzten zigorrak aintzat hartzeari. Desadostasunak oso nabarmenak izan dira epaileen artean, eta bederatzi epailek babestutako erabakiaren aurka egin dute seik. Datorren larunbatean, polizia-operazioa salatzeko eta bakea eta konponbidea eskatzeko manifestazioa deitu dute 28 eragile politiko, sindikal eta sozialek.

Beraz,  euskal politikagintzan aste beltza izan da askorentzat, eta negu gorri baten hasiera ere izango den jarriko du mahai gainean Xabier Usabiagak.

Solasaldirako mahaiaren inguruan, Xabier Oleaga kazetaria, Xabier Ezeizabarrena EHUko irakasle eta abokatua, Maider Alustiza Etxerat elkarteko bozeramailea, Fabian Laespada Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Ugaitz Crespo Arabako PPko Gazteria arduraduna eta Joxe Ramon Bengoetxea EHUGUNEko presidentea bilduko dira.

'Debatea' gaur izango da ikusgai, 22:45etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea