Egun on Euskadi
09:00ean
Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendaria, gaurko 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Euskal osasun publikoaren egoera aztertuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderei erantzunez.
Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariari elkarrizketa egingo dio Estepan Aldamiz-Etxebarriak ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, euskal osasun publikoaren egoera aztertzeko asmoarekin.
Horrez gain, Iker Bizkarguenaga, Esteban Antxustegi eta Elena Martinez de Madina kolaboratzaileak egun-eguneko gaien inguruan arituko dira solasaldirako mahaiaren inguruan, eta Olaia Urtiagak, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' gaur goizean izango da ikusgai 09:00etatik aurrera ETB1en.
ong>