Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Gaur, 09:00etan

Bittor Oroz Nekazaritza eta Arrantza sailburuordea, 'Egun On Euskadi'n

A.E.|EiTB

Gainera, Juan Mari Juaristik, Tasio Erkiziak eta Felix Iriartek hartuko dute parte asteleheneko solasaldian.

Gaur goizean, elkarrizketaren tartean, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak 'Egun On Euskadi' saioan. Besteak beste, antxoaren kanpainaz, kutsatutako atunaz eta sagardo denboraldiaren itxieraz jardungo dira elkarrizketan.

Halaber, egun-eguneko gaiak solas mahaian aztertuko dituzte Juan Mari Juaristik, Tasio Erkiziak eta Felix Iriartek.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.