Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Aste honetan

Durangoko Azokan aurkeztuko dituzten argitalpenak, 'EiTB Kultura'n

A.H.

EITB

Saioak, gainera, bideojokoen alderik sortzaileena ezagutuko du.

Aste honetan, 'EiTB Kultura- Transit' saioak, Durangoko Azokan aurkeztuko diren literatura eta musika nobedadeak aztertuko ditu. Besteak beste, idazleen eta talde berrien izenak ezagutuko dituzte, baita bueltan direnen lan berriak ere. 2012ko Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen Harkaitz Cano idazleak, eta Roberto Mosok eta Ainhoa Urretabizkaiak, Radio Euskadi eta Gazteako kazetariek, emango digute lan horien berri.

Horrez gain, bideojokoen alderik sortzaileena aztertuko du saioak, bideojokoak egungo kultura eta artearen erreferente bihurtzen hasi baitira. Bilbon, bideojokoen inguruko bi jaialdi egin berri dituzte, Fun&Serious Games, eta Hó-Play. 'EiTB Kultura'k Bilbora hurbildu izan diren hainbat egile, sortzaile, aditu eta zaleekin hitz egin du, besteak beste, Nacho Vigalondorekin.

Saioak, gainera, azken zinema estreinaldiak errepasatuko ditu.

'EiTB Kultura' asteazken gauean izango dugu ikusgai ETB1en, eta, ostegunean, berriz, ETB2n.