Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Asier Altuna zinemagilea, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan
EITB
Horrez gain, 'Rockomikiak' musika eta komiki erakusketa, eta 'Dock of the Bay' musika dokumentalen jaialdia izango dituzte hizpide.
-
EITB Kultura transit logoa
Asier Altuna zinemagile euskalduna izango da aste honetan 'EiTB Kultura-Transit' saioan protagonista. Amama (haren azken filma) muntatzeko lanetan izango dira Euskal Telebistako kamerak, eta lana grabatzeko eta muntatzeko zailtasunez arituko dira zinemagilearekin. Halaber, haren ibilbide profesionala errepasatuko dute eta esku artean dituen proiektuez hitz egingo dute.
Altunak oso ondo ezagutzen duen eta desagertzeko arriskuan dagoen baserri mundua azaltzen du Amama filmak. Nahiz eta 25 urte daramatzan zinema munduan, bakarkako lehen lana du. Orain artekoak Telmo Esnalekin batera egin ditu; tartean, hainbat film labur eta Aupa Etxebeste! film arrakastatsua.
Beste hainbat gai jorratuko ditu aste honetako 'EiTB Kultura-Transit' saioak: Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai dagoen 'Rockomikiak' musika eta komiki erakusketa, eta 'Dock of the Bay' musika dokumentalen jaialdia. Horrez gain, aste honetako zinema-estreinaldiak errepasatuko ditu: Gonzalez Iñarrituren Birdman eta Brad Pitt aktorearen azkena, Corazones de acero.
Bestalde, Gazteako Joseina Etxeberriaren eskutik, Patxuko Nice taldearen disko berria ezagutuko dugu eta ETB1eko emanaldiak, gainera, Iñigo Kintanaren Artista film laburra eskainiko du.
'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en (00:55) eta ETB2n (01:05), eta ostiralean 15:00etan errepikatuko da ETB1en.