Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Tributo taldeak protagonista, gaur, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

EITB

Anchung Babies (U2 italiarrak), Espaloian (Itoizen tributoa) eta Pink Tones (Pink Floyden tributoa), aste honetako saioan izango dira.

  • Espaloian taldea

    Espaloian taldearen argazkia

Tributo taldeak oso modan daude egunotan musika munduan. Geroz eta talde gehiago daude, eta presentzia handia dute kontzertu aretoetan. Talde mitikoen bertsioak egiten dituzte, eta talde ezagunen musikaren indarrari omen eginez, zuzenekoetara eramaten dituzte euren abestirik onenak. 'EiTB Kultura-Transit' saioa talde horietako batzuekin izango da ostegun honetan.

Batetik, Achtung Babies, U2 taldearen bertsio italiarra, ezagutuko dute; Bonoren taldearen eta diskoetxearen onirizpena dute. Bestetik, Espaloian taldeko kideekin hitz egingo dute; Itoiz taldearen abestiei omenaldia egiteko helburuarekin sortu zen. Hirugarren talde bati ere erreparatuko diote, Pink Floyd taldearen tributo diren Pink Tones; taldeko abeslaria, Alvaro Espinosa bilbotarra, izango dute saioan.

Gainera, aste honetako zinema estreinaldiak (besteak beste, Alma Salvaje eta Nightcraweler) aurreratuko ditu saioak. Amaitzeko, ETB1eko emanaldiak Aritz Moreno zinemagilearen film labur saritua eskainiko du: Luis Tosar protagonista duen Cólera, hain zuzen ere.

'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista