Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Pello Irazu eskultorearen lana, gaur gauean, 'EITB Kultura'n
EITB
Saioa, gainera, dFeria arte eszenikoen Donostiako jaialdian murgilduko da.
-
Pello Irazu
Pello Irazu eskultoreak 'EiTB Kultura'n aurkeztuko du bere azken proiektua: 'El muro incierto' erakusketa. Madrilgo Alcalá 31 aretoan aurkeztu berri du, eta ARCO arte garaikideko azokan ere egon da ikusgai.
Alcalá 31 aretorako beren-beregi pentsatu du erakusketa, izan ere, oso ezaugarri bereziak dituen espazioa da, eta obraren parte bihurtu du artista andoaindarrak. Irazuk 1991 eta 2004 bitartean egindako mural eskultorikoak bildu ditu bertan, eta espazio horretara egokitu ditu. Horrela, espazioak eta eskulturek obra bakarra osatzen dute, osoko ikuspegiarekin begiratu beharreko obra handia.
Gainera, dFeria arte eszenikoen Donostiako jaialdira begira jarriko da 'EiTB Kultura', eta aurtengo obra berritzaileenetako bat ezagutuko du: Argentinako Teatro Sólo.
ETB1eko emanaldiak, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Aitor Arangurenen Eta orain zer egingo dugu? film laburra eskainiko du.
'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
n.