Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Cicatriz taldeari omenaldia, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan
EITB
Saioak gertutik ezagutuko du Zarpazo a Cicatriz, 80ko hamarkadako Cicatriz punk talde mitikoa omentzeko helburuarekin bost gasteiztarrek osatutako taldea.
Cicatriz, 80ko hamarkadako punk talde gasteiztar mitikoa, omentzeko helburuarekin, Zarpazo a Cicatriz taldea sortu berri dute Gasteizko bost musikarik, eta 'EiTB Kultura'k gertutik ezagutuko ditu.
Bizitza oso laburra izan zuen Cicatriz taldeak: 10 urte ibili ziren agertokien gainean eta 4 LP atera zituzten. Taldeko kide guztiak oso gazte hil ziren, drogen edo hiesaren ondorioz. Hala ere, estatu mailako punk musikaren erreferente izaten jarraitzen du taldeak, eta gazteek euren abestiak entzuten jarraitzen dute.
Natxo Cicatriz abeslariaren anaiak, Gaizka Etxebarrietak, gidatuta, Gasteizko bost musikarik Zarpazo a Cicatriz taldea osatu dute. Euren helburua hurrengo bi urteetan zehar kontzertuak eskaintzea da, jatorrizko taldeak taula gainean zuen indarra gogoratzeko.
Horrez gain, Euskadi Irratiko 'Portobello' saioko Asier Leozek Bob Dylanen azkeneko diskoa, Shadow in the night, aurkeztuko du. Gainera, kontzertuen agenda, zinemako estreinaldiak eta antzerkiko proposamenak izango dira aste honetako saioaren osagarriak.
ETB1eko emanaldiak Ander Iriarteren Otsoko film laburra eskainiko du.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.