Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1 eta ETB2n

Esther Ferrer, gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.E.|EiTB

Donostia 2016aren programan hiru proposamenekin hartuko du parte performancearen aitzindari honek. Gainera, Miguel Joaquin Eleizegi eta Audience talde gernikarra ere protagnista izango dira.

Esther Ferrer artista izango da gaur gaueko 'EITB Kultura Transit'eko protagonista. Donostia 2016aren programan hiru proposamenekin hartuko du parte performancearen aitzindari honek.

Fokuetatik urrun lan egitea gustuko du Esther Ferrerek. Hala ere, bere adierazpen moduaren oinarriez eta sortzera bultzatzen duten arrazoiez hitz egingo digu. Erreportajeak bere ibilbidea eta kultur hiriburutzarako prestatutako akzioak izango ditu aztergai.

Altzoko Handia izenaz ezaguna izan zen Miguel Joaquin Eleizegi ere hizpide hartuko dute 'EiTB Kultura'n. Igandean estreinatuko du Donostia 2016ak pertsonaia berezi honi eskainitako ikuskizuna: txotxongiloak, musika eta opera batzen dituen lana.

Sortzaileen atala, bestalde, Audience taldeari eskainiko zaio. Gernikako taldea zuzenean hasi da aurkezten Jai Alai blues dokumentalerako soinu banda. Euren herrian egin ondoren, hurrengo kontzertua hilaren 31n emango dute Bilboko Kafe Antzokian.

'EiTB Kultura' gaur gauean dago ikusgai ETB1 eta ETB2n.

.