Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Ahotsenea ekimenaren hamar urteak aztergai, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Gainera, Eider Rodriguez idazlea izango da 'Sortzaileak' atalaren protagonista.

Gaur gaueko 'EiTB Kultura Transit' saioak Durangoko Azoka hartuko du ardatz, eta bereziki Ahotsenea sortzaileen plazak bete berri dituen hamar urteak errepasatuko ditu.

Durangoko Azokari forma berria eta indarra emateko asmoarekin sortu zen Ahotsenea, eta azokak irauten dituen bost egunetan zehar euskal kulturaren ekosistemaren aniztasunaren isla bihurtu da, aurkezpen eta kontzertu laburrak eskainiz. Sortu zenetik hamar urte bete direnean, Ahotsenea oso toki preziatua da sortzaileentzat, eta 125 proposamen berri aurkeztuko dira aurten.

'EiTB Kultura Transit' saioak Ahotsenearen ibilbidea errepasatuko du Gotzon Barandiaran ekimenaren antolatzailearekin, eta bertatik pasatuko diren artista batzuekin ere egongo dira. Besteak beste, Rafa Rueda artistak Hiri Kristalezkoa disko berria aurkeztuko du eta Perlata Arrasateko emakume gazteen taldeak lehen diskoa aurkeztuko du.

Eider Rodriguez idazlea

Aurtengo azokan aurkeztuko diren nobedadeen artean, Eider Rodriguez idazlearen azken ipuin-liburua dugu: Bihotz Handiegia. Oreretako idazlea izango da aste honetako Sortzaileak atalean protagonista.

Eta handik gutxira gaur (2004), Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Itsasoa da bide bakarra (2014) saiakera izan dira bere aurreko lanak. Idaztera bultzatzen duen arroztasun sentimenduaz eta azken liburua osatzen duten zortzi ipuinetan errepikatzen den mugaren ideiaz hitz egin dute berarekin.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

B1en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista