Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Hamahiru artista, artearen eta literaturaren artean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Horrez gain, Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko zuzendariordearen kultur gomendioak bildu eta Maite Gurrutxaga ilustratzailearen lana erakutsiko du.

  • EiTB Kultura Transit

    EiTB Kultura Transit

Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko jaialdiaren harira, 'Inoiz ez errela/beti egiazkoa' erakusketa antolatu dute Azkuna Zentroan: nazioarteko hamahiru artistaren lana biltzen da bertan, eta artearen eta literaturaren arteko zubi lana egiten dute denek. Hitzak irudi bezala jorratuz askotan, irudiak hitz bihurtuz beste zenbaitetan, nahasita bizi diren bi munduren arteko harremana erakusten duen bilduma da. Erakusketa bisitatuko dute 'EiTB Kultura Transit'en.

Maialen Belokiren Kutunak

Urtean 600 eta 700 pelikula artean ikusten ditu Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko zuzendariordeak. Hainbesteren artean aukeraketa egin eta Claire Denis zinemagile frantziarraz mintzatuko da.

Tobacco Days liburu-dendan hitz egingo dute literaturaz: Francis Scott Fitzgeralden Suave es la noche gomendatzen du beti. Horrez gain, kazetaritza berriaren baitan, Nada más real que un cuerpo, El dolor de los demás eta Magnetizado aipatuko ditu. Musikan, Tindersticks eta Rafa Berrio.

Maite Gurrutxaga, Sortzaileak atalean

Maite Gurrutxagak 10 urte baino gehiago daramatza ilustrazioaren munduan. Komikiak sortu ditu, antzezlanak formatu honetan irudikatu, ipuin klasikoei marrazkiak jarri, musika taldeen portadak egin...

Sorkuntza horietako batzuk erakutsiko ditu, eta guztien iturri diren bozeto-koadernoak zirriborratzen arituko da. Axotak, akuarelak eta collageak erabiliz bere mundu bisualean murgilduko gaitu, eta ez edozein lekutan; inspiragarri zaizkion lanez inguratuta, Donostiako Komikigunean, hain zuzen ere.

'EiTB Kutlura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.