Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

2019/05/23

00:35

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Gure Zirkua, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit'en

EiTB

Horrez gain, Iñigo Aranbarriren kultur gomendioak, Arriguri kolektiboko lagunak eta Nizuri Tazuneri musika taldea izango dira aste honetako saioaren protagonistak.

  • 'Gure Zirkua'ko kideak

    'Gure Zirkua'ko kideak. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iker Galartzaren aspaldiko ametsa izan da zirku bat sortzea, eta azkenean, iaz jarri zuen martxan Gure Zirkua: euskara hutsezko ikuskizuna, euskal artistekin. Iazko arrakastaren ondoren, aurten bigarren denboraldia abiatu dute. Ikuskizun klasikoa, umila eta sinplea dela diote, eta horrek egiten duela maitagarri. Zirku batek behar dituen osagai guztiak biltzen ditu, malabarista, bihurrikari zein pailazoekin, eta herriz herri jendetza biltzen dute. Oiartzunen, denboraldiko lehen geldialdian izan da, eta 'EiTB Kultura Transit' Gure Zirkua bisitatzera joan da.

Iñigo Aranbarriren egile kutunak

Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrak Iruñeko Karrikiri Euskara elkartea eta Katakrak liburu-denda aukeratu ditu bere proposamenez hitz egiteko.

Antzerkian urte luzez aritu ostean, zineman parte hartzeko grina sortu zion filma zein den kontatu du, baita beste zenbait bitxikeria ere. Bere sortzaile kutunen artean daude Ruper Ordorika, Jupiter Jon, Low, Martxel Mariskal, Fernando Pessoa edo Joxean Artze.

Arriguri eta Nizuri Tazuneri, Sortzaileak atalean

Bi proposamen interesgarri batzen ditu aste honetako Sortzaileak atalak.

Batetik, Arriguri kolektiboko lagunak. Bideo sormenean lan bikainak egiten ari den boskote bermeotarrak proiektua jarri du martxan Arraten. Musika-emanaldiak ditu ardatz, Gernikan sortu duten Arrate Estudioan zuzenean grabatuak. Bertatik igaro dira Keu Agirretxea, Amorante, Nerabe eta Eneritz Furyak, besteak beste.

Bigarren proposamena, berriz, proiektu honetan parte hartu duen taldea da: Nizuri Tazuneri. Rap eta trap doinuak euskaraz sortzen dituen bikote donostiarra Gernikako estudioan harrapatu dute, Arraten proiektuaren lehenengo denboraldia itxiko duen kanta grabatzen.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (23:50), ETB2n (00:10) eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;